XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- ELEKTROMAGNETISMOA (KORRONTE ZUZENA).

3.1.- Eremu magnetikoa.

Eremu magnetikoa, efektu magnetikoak agertzen direneko ingurunea da.

Imanek bezala, edozein korronte elektrikok bere inguruan eremu magnetikoa sortzen du (Oersted-en saiakuntza), eta hau indukzio-lerroez irudikatzen da.

Indukzio-lerroak ipar-polotik ateratzen dira eta hego-polora sartzen.

3.2. Fluxu magnetikoa.

Higitzen ari den edozein karga elektrikok, eremu elektrikoaz gainera eremu magnetikoa sortzen du.

Eremu hori, indukzio-lerroez eta indukzio magnetiko izeneko B magnitude bektorialaz definitzen da.

Eremu magnetikoan dagoen S azalera zeharkatzen duen fluxu magnetikoa, azalera hori zeharkatzen duten indukzio-lerroen kopurua da.

Hitzarmenez, indukzio-lerroekiko elkartzut dagoen azalera-unitatetik, Bren balioa adina indukzio-lerro igaroko direla suposatzen da.

Beraz, S azalera eremu magnetikoarekiko elkartzut badago, fluxua hau da: .

eta .

fluxua Waeber-etan neurtzen da (Wb) S.I.ean.

B indukzioa Tesla-tan eta (T).

S azalera metro karratutan (m2).

Batzutan, fluxua ahula denean, c. g. s. sisteman ematen da parametro hauen balioa eta orduan.

fluxua Maxwell-etan (Mw).

B indukzioa Gauss-etan (Gs).

S azalera zentimetro karratutan (cm2).

Definizioa: Indukzio magnetikoa (B), indukzio-lerroekiko elkartzut den azalera-unitatea zeharkatzen duen lerro-kopurua da.

eta .

1) Adibidea: Eremu magnetiko baten indukzioak 750 Tesla balio du.

Zenbat balioko du 40 cm2-ko azalera elkartzutki zeharkatuko duen fluxu magnetikoak?.